Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-05-21 Euskaraldiaren 2. Edizioa Online aurkezpena!
euskaraldia / euskaraldia

2018ko abenduaren 3an bukatu zen lehen Euskaraldia Leioan, gure hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa berritzailea. Milaka lagunek parte hartu zenuten orduko ariketan eta orain, 2020 edizioa martxan dago. Hori dela eta, online aurkezpena antolatu dute Euskaltzaleen Topagunetik eta aurtengo Leioako Euskaraldiaren dinamizatzaileak.

Bertan, Euskaraldiaren 2.edizioa eta honen berrikuntzak ezagutzeko aukera ezin hobea izango duzue. Parte hartu nahi duzu Euskaraldian?

BILERAREN DATUAK:
Data: maiatzak 27, asteazkenea
Ordua: 18:00ak
Lekua: Hemen

Euren Sare Sozialak jarraitzeko gonbidapena egiten dizuegu:
Facebook: Leioaztarrak Euskaraldia
Twitter: Leioaztarrak
Instagram: Leioaztarrak Euskaraldia

Zuen parte hartzea eta ekarpenak ezinbestekoak dira Euskaraldia aurrera eramateko, beraz, animatu eta parte hartu!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa