Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2020ko Ekainaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-05-18 Udaleko eta Gaztelubideko Herritarren Arreta Zerbitzuak berriro ireki dira ibilgailuen zergaren ordainketa errazteko
sac / haz

Udaleko eta Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak gaurtik zabalik daude Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainketa errazteko. Gainerako izapideetarako, hitzordua eskatu beharko da, eta ezinbesteko izapideak baino ez dira egingo aurrez aurre.

HAZen bi udal bulegoek gaurtik aurrera irekiko dituzte ateak ibilgailuen gaineko zerga kobratzea errazteko; izan ere, iaz 1.200 leioaztarrek baino gehiagok ordaindu zuten aurrez aurre. Gogoan izan ordainketa kreditu-txartelarekin egin behar dela, eta ezingo dela eskudirutan egin. Hala ere, beste zerga batzuk bezala, ordainketa posta elektronikoz helbideratzeko aukera dago.

Gogoan izan prebentzio- eta higiene-neurriek indarrean jarraitzen dutela, eta, beraz, hurbiltzen diren auzotarrek jakin beharko dutela pertsona bakarra sar daitekeela izapide bakoitza egiteko, gehienez ere hiru pertsona barruan. Gainera, itxaroten ari direnek eraikinetik kanpo egin beharko dute, aire zabalean. Era berean, espazio itxia eta publikoa denez, herritarrek maskararekin joatea gomendatzen da.

Beste izapide batzuetarako, hitzordua eskatu beharko da, eta ezinbesteko izapideak bakarrik egingo dira aurrez aurre. Gainontzekoak Egoitza elektronikoaren bidez edo sac01@leioa.net posta-kontuaren bidez egin beharko dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa