Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-05-14 Metro Bilbaok bihar irekiko du Lamiakoko geltokiko bigarren sarbidea
metro acceso / sarbide berria Metro

Bihar irekiko da Lamiakoko Metro geltokiko bigarren sarbidea. Leioako Udalaren eta CTBren arteko lankidetzaren ondorioz, sarbide berri horren lanek sei hilabeteko iraupena izan dute, eta 337.000 euroko kostua.

Jarduketa horrekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoak konponbidea eman dio Leioako Udalak Lamiakoko bizilagunen elkarteari helarazi zion eskaerari. Zehazki, sarrera bat gaitu da 2. bideko nasan (Bilbo aldean), eta bertatik ere, eskaileren bidez, 1. bideko nasara iritsi ahal izango da. Gainera, Lamiakoko Adinekoen Etxearen beste eskaera bati erantzunez, CTBk nasa-aldaketa hori egokitu du, haizetik eta euritik babesteko.

Irisgarritasunaren hobekuntza horrek mesede egiten die zuzenean Lamiakoko eta Txorierriko leioaztarrei. Auzo horiek igogailuarekin lotuta daude, Langileria kalearen (metroaren geltokiaren aurrean) eta Txorierri auzoaren arteko desnibela salbatzen duen igogailuarekin, horretarako Udalak 2,1 milioi euro inbertitu zituen, CTBren laguntzarekin.

Horri guztiari esker, Txorierriko igogailuarekiko lotura are erosoagoa izango da erabiltzaileentzat. Sarbide berriak Metroko gainerako geltokietan ohikoak diren instalazio guztiak izango ditu, hala nola, bideozaintza-sistemak, seinaleak, bidegabe ez sartzeko neurriak, txartelak saltzeko makinak eta makina ezeztatzaileak.

Lamiakoko estazioak 312.400 bidaia baino gehiago egin zituen 2019an, eta, orain, Txorierri auzoarekin hobeto konektatuta dagoenez, litekeena da erabilera handitzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa