Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-05-01 Leioako Udaltzaingoak epailearen esku utzi du gidari bat alkoholemia-tasa hirukoizteagatik
pl / udaltzaingoa

Leioako Udaltzaingoak gidari bat atxilotu zuen atzo, lehen testean gidatzeko baimendutako alkoholemia-tasa hirukoiztea egotzita. Gainera, pertsona hori Galdakaotik Leioara joan zen erosketak egitera, eta Alarma Egoera ez betetzeagatik ere salatu zuten.

Leioako agenteek atzo geldiarazi zuten ibilgailua, 13: 22an, Luis Bilbao Libano 48. zenbakiaren aurrean, atzeko atea irekita zuela aparkatuta egon ostean. Ertzainek alkoholemia neurtzeko lehen proba egin zuten, gidaria alkoholaren eraginpean egon zitekeelakoan. Lehen proba horretan, 0,75 mg/l eman zituen arnastutako airean. Bigarren proba etilometro ofizial batekin egin zen, eta 0,71 mg/l-koa izan zen arnastutako airean.

Hori dela eta, Galdakaoko bizilaguna atxilotu egin zuten bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, eta, gainera, Alarmako Egoera ez betetzeagatik ere salaketa jarri zion, bere udalerritik erosketak egitera joan zelako. Epailearen esku jarri dute dagoeneko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa