Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2020ko Ekainaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-05-01 Bihartik aurrera,larunbata, aire zabalean paseatzea eta kirola egitea baimenduta egongo da
umeak / umeak

Maiatzaren 2tik aurrera egunean behin irten ahal izango gara paseatzera edo kirola aire zabalean egitera, baina beti segurtasun-neurriak eta horretarako ezarritako ordutegiak kontuan hartuta.

Bi tarte ezartzen dira, goizez eta arratsaldez, 14 urtetik gorakoek banaka ariketa fisikoa egin edo paseatu ahal izateko. Tarte horiek goizeko 06: 00etatik 10: 00etara eta gaueko 20: 00etatik 23: 00etara zabaltzen dira.

Edozein kirol egiteko bakarkakoa izan behar bada eta gainera, debekatuta egongo da ibilgailu motorizatua edo garraio publikoa erabiltzea jarduera fisikoa egitera joateko. Etxetik kilometro bat baino gehiago urrundu behar ez duten ibilaldietan, bizikide edo ohiko zaintzaile batek lagunduta irten ahal izango da, behar izanez gero.

Espezifikoki definitzen dira 10: 00etatik 12: 00etara eta 19: 00etatik 20: 00etara bitarteko tarteak, premia bereziak dituzten pertsonen edo 70 urtetik gorakoen ibilaldietarako, bereziki haurren irteeretatik bereizteko.

Larunbatetik aurrera, 12: 00etatik 19: 00etara izango dira ibilaldiak adingabeekin, eta dagoeneko ezagutzen diren osasun-segurtasuneko baldintzetan mantenduko dira.

Ordutegi horiek 5.000 biztanletik gorako udalerrietan soilik aplikatuko dira. Biztanle gutxiagokoen kasuan, 6: 00etatik 23: 00etara bitartean egin ahal izango dira agindu honetan baimendutako jarduerak.

Era berean, bete egin beharko dira COVID-19ren aurkako prebentzio- eta higiene-neurriak, osasun-agintariek adierazitakoak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa