Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-04-02 Kirola egin etxetik mugitu gabe, orain errazago
deporte / kirola

Udaleko Kirol sailak hainbat aukera eskaintzen ditu leioaztarrek etxean kirola egin dezaten konfinamenduak irauten duen bitartean. Hain zuzen ere, streaming bidez jarraitu daitezkeen entrenamendu pertsonaletarako eta zuzeneko klaseetarako aplikazio bat jarri du herritarren eskura.

COVID-19ren hedapenaren aurka borrokatzeko ezarritako konfinamenduak irauten duen bitartean herritarrek bizi-ohitura osasuntsuak manten ditzaten, Leioako Udalak bide desberdinak eskaintzen dizkie herritarrei etxetik irten gabe sasoian jartzeko.

Alde batetik, Udaleko Kirol sailak Mootiv doako aplikazioa jarri du leioaztarren eskura. Erabiltzailearen datuak sartu ondoren, asteko egun bakoitzerako entrenamendu pertsonalizatua markatzen dizu. Gainera, beste kirol mota batzuei, bideoei eta abarri buruzko informazioa ere badu.

Eta bestetik, Sakoneta kiroldegiko hainbat monitorek zuzeneko eskolak emango dituzte. Astero argitaratuko dira sare sozialetan asteko egitarua; zumba, sevillana, flamenkoa, hitt, familia-zirkuituak edo spinning, besteak beste.

Informazio gehiago:

Mootiv

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa