Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-03-27 Udalerrian dauden kolonia felinoak elikatzeko aldi baterako baimenak
katuak / gatos

Leioako Udaleko Gizarte Ongizate, Osasun eta Animalien Babeserako Arloak aldi baterako baimenak emango ditu udalerrian dauden kolonia felinoak elikatzeko, erabilera publikoko bideetan pertsonen zirkulazioaren mugak indarrean dauden bitartean.

Aldi baterako baimen hori lortu nahi dutenek helbide honetara mezu elektroniko bat bidali beharko dute: animalienbabesa@leioa.net, izen-abizenak, NAN, udalerria, elikatzen ari den kolonia eta gutxi gorabehera artatutako aleen kopurua adierazita. Edonola ere, Leioako Udalak beharrezkotzat jotzen dituen kudeaketak egin ahal izango ditu eskatzaileek aipatutako kolonia bakoitza existitzen den egiaztatzeko.

Baimena idatzi ondoren, eskaera bideratu zen posta elektronikoaren bidez bidaliko da. Gogoratu behar da baimen kopuru mugatua dagoela eta Udalak baliogabetu ahal izango dituela.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa