Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2022ko Urtarrilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-10-30 Leioako psikoestimulazio programak narriadura kognitibodun 50 pertsonekin lan egin zuen Izandako harrera onaren ondorioz programa hau datorren urtean ere eskainiko da Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuak sustatutako psikoestimulazio programak, martxan jarri zenetik joan den uztailean, 50 gaixoekin lan egin du, guztiak narriadura kognitibodunak, gaur egun berriz, programa 19 lagunek jarraitzen dute, zaintzaileekin batera.

Ezinbestekoa da, gaixoez gain, hauen zaintzaileekin ere lan egitea, are gehiago menpekotasuna duen pertsonak narriadura kognitiboa baldin badu. Familiak gaixoek behar dituzten dena erratzen dituztenak dira, eta horregatik prestakuntza metodo batzuk landu behar dituzte behar bezala zaintzeko. Egoera honetaz oharturik, Leioako Udalak joan den uztailean jarri zuen martxan programa aitzindaria “psikoestimulazioa eta prestakuntza zaintzaileei etxeetan”. Honen helburua bikoitza gaixoaren autonomia handitzea da mugimenduen bitartezko ariketa kognitiboekin, zaintzailearen sentsibilizazioa eta parte hartzea handitzen den heinean.

Programa honen abantailen artean nagusiena gaixoaren inguruan bertan lantzen dela da, hau da, psikologo profesionalen talde batek etxez etxeko zerbitzua betetzen du zaintzailearen eta gaixoaren egunerokotasunaren ezaugarri guztiez jabetuz. Horrela familiek ez dute inongo aldaketarik egin behar bere bizitzan programa honetan parte hartzeko, eta bide batez, psikologoak informazio baliotsua lortu dezake ingurua bertan.

Parte hartzaileak hartzeko prozesuaren ondoren, hau da, triptikoak banatu, eta talde interesatuekin batzarrak izan eta gero, 50 pertsona izan ziren programan izena eman zutenak, gehienak Gizarte Zerbitzuetako datu basetik eratorriak. Horietatik 25ek programatik kanpo geratu ziren, bai zaintzaileak programa jarraitzeko aukerarik ez zuelako edota gaixoak, beti zaintzailearen aburuz, narriadura kognitiborik ez zuelako.

Modu horretara, psikoestimulazio programa 25 pertsonetan oinarritu zen, lauen kasuan osasun arazoak txarrera egin eta gero edota egoitza baten sartu izanagatik alde batera utzi behar zuten programa. Azkenik, gaur egun 19 dira programa jarraitzen dutenak, gainontzeko biak oporretatik bueltatzen direnean hasiko dira.

Hasieran parte hartzeko prest zirenen artean, zazpik narriadura kognitibo arina zuten, beste bederatzik neurrizkoa, eta beste bederatzik larria. Bestalde programa honen azken balorazioa urtearen amaieran emango da.

Zaintzailearen profilaren arabera, kasuen %60n gaixoaren famili kide bat izaten da, %40 aldiz, profesionalek izaten dira. Pertsona zaintzaile hauen gehiengoa emakumeak osatzen dute, hau da, gaixoaren alabek edota bikotekideek.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa