Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-03-26 Udal zergen eta tasen kobrantzan aldaketak
pago a la carta / ordainketa nahieran

Coronavirus COVID-19ren gaixotasun-agerraldiak sortutako testuinguruan, eta eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko, Leioako Udalak honako neurri hauek hartu ditu udal-tasa eta -zergei dagokienez:

Honako zerbitzu hauek ez dira kobratuko:
- UKIren jardueren araberako ikastaroak (apirilekoak)
- Kontserbatorioaren hileko irakaskuntza-kuota (apirilekoa).

Nahieran ordaintzea:
- Apirilaren 15erako aurreikusitako bigarren ordainketa ezabatuko da, eta, hala badagokio, azken kuotara egokituko da (abendua).

Honako kobrantza hauek atzeratzen dira:
- Ibilgailuak: borondatez ordaintzeko epea aldatuko da, maiatzaren 15etik ekainaren 30era.

Ordainketa-epeak 30 egun naturaletan luzatuko dira:
- Likidazioak eta sariak, sarrera-datak eta/edo epemuga martxoaren 16tik apirilaren 30era bitartean dutenak.
- Epemuga bat bera ere maiatzaren 15a baino lehen ez gertatzeko behar diren epeak luzatu dira.
- Borondatezko epea apirilaren 30ean amaitzen zen ibilgailuen eta kirol-instalazioen sarreragatiko tasak maiatzaren 29ra arte ordaindu ahal izango dira, inolako gainordainik eragin gabe.

Epeak etetea
Udalarekiko gainerako prozeduretarako, epeak etenda daude (salbu eta zergapekoak badira, kontratazioaren arloan edo berariaz bestelakorik adierazten bada).

Salbuespenak salbuespen, errekurtsoren bat jarri, dokumentazioa aurkeztu edo izapideren bat bete behar baduzu eta horretarako epea alarma-egoeran hasten edo amaitzen bazen, eten egingo da: egoera hori amaitu ondoren, geratzen den denborarako berrekingo zaio.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Udalarekin edo bidali mezu bat sac01 @leioa.net helbidera.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa