Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-03-25 Leioak hipoteka-zorraren moratoria eskatzeko udal izapideak erraztuko ditu
udala / udala

Leioako Udala erroldatze-ziurtagiri kolektiboak posta elektronikoz ematen hasiko da, Leioako familiek hipoteka-zorraren moratoria bat jaso ahal izan dezaten.

COVID-19ren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko hartutako neurrien artean, ohiko etxebizitza erosteko hipoteka-zorraren moratoria jasotzeko aukera ere badago. Hori eskatzeko, beharrezkoa da, beste dokumentu batzuen artean, "Etxebizitzan erroldatutako pertsonei buruzko erroldatze-ziurtagiria, egiaztagiriak aurkezteko unea eta aurreko sei hilabeteak aipatuta".

Hori dela eta, Leioako Udalak ezohiko prozedura bat onartu du ziurtagiri hori posta elektroniko bidez emateko.

Beraz, Leioako herritarrek ziurtagiri hori eskatu ahal izango dute sac01@leioa.net edo sac02@leioa.net helbideetara mezu elektroniko bat bidaliz eta eskabidea behar bezala beteta eta sinatuta erantsiz, bertan eskatzen den dokumentazioarekin batera. Erantzuna bitarteko beraren bidez jasoko zaio eskatzaileari, eta izapidetzeari emango zaio lehentasuna.

Hemen jaitsi dezakezu eskabidea, gogoratu behar bezala bete eta helbideko adin nagusiko guztien identifikazio-dokumentuak erantsi.

Erlazionatutako dokumentuak:

ESKARIA (pdf, 362 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa