Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-03-25 Leioako Udalak ematen dituen elikatzeko laguntzak, COVID-19aren ondorioak arintze aldera
escolares / ikasleak

Leioako Udaleko Gizarte Ongizate Sailak elikatzeko dirulaguntzak jarri ditu abian, udalerrian erroldatuta dauden eta DSBE diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten eta 3 eta 16 urte bitarteko haurrak eskolatuta dituzten familia-unitateentzat, baldin eta eskola-jantokiak ixtearen ondorioz adingabe horien beharrezko gastuei aurre egiteko baliabide nahikorik ez badute, hala erabakita Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera.

Aparteko diru-laguntza horren bidez, hilean 100 euro ordainduko dira familia-unitate bakoitzeko, eskola-jantokiak ixten diren bitartean, egoera hori dela-eta adingabe horien elikadura osatzeko.

Eskabideak aurkezteko epea oinarri hauek argitaratzearekin batera hasiko da, eta eskola-jantokien irekiera normalizatuarekin amaituko da. Eskaerak ahoz egingo dira 688.657.076 telefonoaren bidez, edo, bestela, posta elektronikoz honako helbide elektroniko honetan: elikaduralaguntza@leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa