Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-03-18 Bereziki zaurgarriak diren familiak, LeioaBidean bitartez artatuak
LeioaBidean / LeioaBidean

LeioaBidean zerbitzuaren bidez, egoera bereziki ahulean dauden familiak artatzen ari da Leioako Udala. Horrela, familia horiek beren etxeetan jasotzen dituzte elikadura-produktuak, egun gutxira arte Sortaraziren egoitzan jasotzen zituztenak, arriskurik hartu gabe eta Osasun Larrialdiak irauten duen bitartean gure etxeetatik ez irteteko agintarien gomendioak betez.

'LeioaBidean ', Behargintza Leioak bultzatuta, etxez etxeko banaketa zerbitzua da, herriko merkataritzan kontsumoa sustatzeko. Gaur egun, zerbitzu hori funtsezkoa da leioaztarren erosketak beren etxebizitzetaraino eraman ahal izateko, irten beharrik gabe. Baina orain, gainera, zentzu solidarioa hartzen du, familia ahulenei lagunduz.

Leioako Udaleko Gizarte Ongizate arloak konponbidearekin bat egin du, Sortaraziren laguntza jasotzen ari ziren familiek familia elikadurarako joan-etorriak egin behar ez izateko. LeioaBidean etxez etxeko banaketa zerbitzuaren bitartez familia horiek dagoeneko jasotzen dituzte beren etxebizitzetan elikatzeko produktuak.

Baina, gainera, orain arte bezala, nahi duen edozein leioaztarrek etxean jaso ditzake bere erosketak. Leioako merkataritzaren produkturik freskoenak bere etxean bertan, datozen egunetan gure etxebizitzetatik ez ateratzea aholkatzen diguten agintarien gomendioak betetzeko.

Halaber, Leioako Udalak erabaki du alarma-egoeraren iraupen-aldira zabaltzea eskola-jantokiaren itxiera jasaten ari diren eskola-adineko adingabeak dituzten familientzako elikagaien programa, eta, beraz, oraingo honetan bikoiztu egingo da familiei egiten zaien ekarpena.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa