Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-03-17 Emakumeenganako Indarkeria
punto lila / puntu morea

Osasun-larrialdiko egoerak etxean denbora gehiago iragatera behartzen gaituen egun hauetan, honako hau gogorarazi nahi dizuegu: EZ ZAUDE BAKARRIK!

- Arriskuan bazaude, deitu 112 zenbakira edo joan gertuen duzun ertzain-etxera!

Telefonoz deitzeko edo etxetik irteteko modurik ez baduzu, saiatu zarata egiten, bizilagunek entzun zaitzaten (leiho ireki edo erdi ireki batek ere lagun diezazuke entzun zaitzaten).
ZARATAK, OIHUAK, IRAINAK… ZURE BIZILAGUNA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN BIKTIMA DELA ADIERAZTEN DUEN EDOZEIN ZANTZU ENTZUTEN BADUZU, 112 ZENBAKIRA DEITU.

- Min fisiko edo psikologikorik eragin badizute, edo izan dezakezula uste baduzu, joan zaitez zure osasun-zentrora edo deitu 112 zenbakira!

- Honako hau behar baduzu: Zerbitzuei eta baliabideei buruzko informazioa, gizarte-, osasun- eta polizia-arloan, nahiz arlo judizialean; edota ezer egin ezinean edo ikaratuta bazaude.

Deitu 900 840 111 zenbakira! EZ DU ARRASTORIK UZTEN

Profesionalekin berehala, isilpean eta anonimoki hitz egiteko aukera izango duzu. Telefono-zerbitzu berezitu horrek biktima diren emakume GUZTIAK artatzen ditu, bai eta haien senide edo hurbilekoak eta informazioa edo aholkularitza eskatzen duten profesionalak ere.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa