Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-01-19 “Interpretatzaile Gazteen Leioako César Uceda V. Sarietarako” izena-emate epea zabalik Lehiaketa 2010eko martxoaren 13an izango da (larunbata)
/

Leioako Udalak “Interpretatzaile Gazteen Leioako César Uceda V. Saria” deitu du Musika Kontserbatorioetako Maila Ertaineko edo Maila Ertaineko Zentro Baimenduetako edozein mailatan matrikulatutako ikasleentzat. Lehiaketa honetan parte hartzeko izena emate epea zabalik izango da otsailaren 9ra arte.

Esan beharra dago, ikasleek gehienez 20 urte izan behar dituztela lehiaketa egiten denean, eta honetaz gain perkusioko ikasleek ezin izango dutela inolaz ere izena eman, ez eta Sarian parte hartzen duten Instrumentuko Goi Mailara heldu direnek ere.

Lehiaketa 2010eko martxoaren 13an izango da (larunbata). Probak Leioako Kontserbatorioko Auditorioan egingo dira, 11:00etan. Sari eta diploma banaketa nahiz lehenengo sarituaren emanaldia, berriz, Kultur Leioako Auditorioan izango dira, 20:00etan.

Lehiaketari buruzko informazio gehiago (oinarriak, izen-ematea, probak eta sariak) atxikitutako dokumentuetan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 99 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa