Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-03-15 Hurrengo egunotan kontutan izan beharrekoak
/

Leioako Udalak erantzunkizunez jokatzea eskatzen dizu: etxean geratzea nahikoa da.

Gogoratzen da datozen 15 egunetan kasu hauetan bakarrik atera ahal izango garela kalera:

- Elikagaiak, sendagaiak eta oinarrizkoak diren gauzak erosteko (ibilgailuarentzako erregaia, adibidez).

- Osasun zentroetara joateko

- Lanerako joan-etorria egiteko.

- Ohiko bizilekura itzultzeko.

- Finantza erakundeetara eta aseguru etxeen bulegoetara joateko.

- Menpekotasuna dutenak zaintzeko (adinekoak, adin-txikikoak, menpekotasunen bat dutenak zein bereziki ahulak diren pertsonak).

-Ezinbesteko egoerak edo beharrak kudeatzeko.

- Justifikatutako jarduerak, adibidez, txakurra paseatzera ateratzea.

- etxetik ateratzen den pertsona, bakarrik aterako da beti.

- Autoz mugitzeko, pertsona bakarrak joan behar da ibilgailuan, menpekotasuna duten pertsonak salbu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa