Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-03-14 Leioako Udaletii ardurarako deia egiten dugu. ETXEAN GERATU
Udala / Udala

Egizu zugatik, zure familiagatik, zure aitite-amamengatik, herri osoagatik. Osasun krisi honi aurre egiteko armarik indartsuena zu zara. Horixe da agintari eskudun guztiek helarazten diguten mezu argi eta zehatza, eta Leioako Udala etengabeko koordinazioan dihardu eurekin.

Osasun publikoaren ezohiko krisi honen aurrean, Leioako Udalak leioaztar bakoitzaren erantzukizuna eskatzen du, komunitate osoarekiko erantzukizunez jokatzeko deia egiten du. Errespeta ditzagun Eusko Jaurlaritzak eta agintari eskudunek helarazitako oharrak, lagundu dezagun horiek zabaltzen, eta ez diezaiegun oihartzunik eman iturri ofizialetatik ez datozen mezu edo informazioei.

Halaber, leioaztar bakoitzaren zentzu zibikoari dei egiten diogu, beren adinagatik, osasun-egoeragatik edo bakardade-egoeragatik, aparteko egoera honetan, ahulenak diren pertsona guztiak babesten laguntzeko. Zuen atarian horrelako kasurik egon daitekeela badakizue, zera eskatzen dizuegu: arazo larriren bat izan dezaketen susmorik txikiena izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jarri (944 008 021).

Udalak aldizkako harremana izango du gure datu baseetan jasota dauzkagun pertsona bereziki ahulekin, behar duten laguntza guztia eskaini eta haien eskura jartzeko.

Gutariko bakoitzak, banaka, ekarpen handia egin dezake. Kate bat osatzen dugu, eta katebegi bakoitzak ezinbesteko garrantzia dauka. Elkarrekin indartsuagoak izango gara.

ETXEAN GERATU ETA JARRAITU AGINTARIEN AGINDUAK.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa