Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-03-10 Musika, melodrama eta umorea “Yo la peor del mundo” ikuskizunean hurrengo ostiralean
vaiven / vaiven

Hurrengo ostiralean, martxoak 13 (Auditorium, 20:30 h), musikala izango dugu Kultur Leioan. Euskadiko Vaiven Teatro konpainiak YO, LA PEOR DEL MUNDO ikuskizuna eskeiniko du.

Sor Juana Inés de la Cruz hilzorian dago. Gainerako ahizpek Elizaren aurka egin izana leporatzen diote. Bere aitor-entzuleak gizonak Jainkoa baino gehiago maitatu izana leporatzen dio. Juanak bere buruari galdetzen dio ea merezi izan duen denei aurre egiteak, emakume eta idazle moduan aske izateko. “La Peor del Mundo” ikuskizun musikala da, non XVII. mendeko sor Juanak aurre egiten dien azken bizitza-uneetako mamuei, XXI. mendean. Bere ama. Bere aitona. Bere ahizpa. Bere aitor-entzulea. Erreginaordea. Merezi al du libre izateak gainerako guztia kentzen badizute?

Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia eta soilik publikoak erantzuna eman ahal izango dion amaiera.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa