Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-02-19 Dantza eta musika dira Kultur Leioako proposamenak ostiral honetarako
Gorpuztu / Gorpuztu

Hurrengo ostiralean, otsailak 21 (Auditorium, 20:30 h), dantza eta musika ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan. Cía. Eva Guerrero konpainia euskaldunak GORPUZTU ikuskizuna eskeiniko du. Gorpuztu dantza garaikideko ikuskizun bat da, zuzeneko musikarekin.

Ikuskizunaren gai nagusia orekaren bilaketa da. Borroka bat da: lasai egoteko, zarata isiltzeko, karga eta errua arintzeko, eta animaliak lasai lo egiteko leku bat aurkitzeko borroka. Erlijio jakin batzuetan eta une jakin batzuetan gorputza erabiltzeko dugun moduari buruzko ikerketatik sortu da. Gorputza hainbat zatitan banatzen du, eta otoitz egiteko garaian egiten diren mugimendu-ekintzak behatzen ditu, hainbat erlijiotan presente dauden kontzeptuetatik pasatuz: errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa… Horrela sortu da Gorpuztu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa