Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-02-03 Leioak positiboki erantzun dio Kultur Leioako eskaintzari
Kultur / Kultur

Leioako publikoak gero eta modu positiboagoan erantzuten dio Kultur Leioak bere kultur programazioan eskaintzen duen guztiari. Joan den 2019an, Auditoriumak %75eko okupazioa izan zuen zuzeneko arteei dagokienez, hala nola antzerkia, musika edo dantza.

Kultur Leioako Auditoriumean 156 ekitaldi izan ziren iaz, horietatik 50 zuzeneko arteak eta 106 zine emanaldiak. 2019ko ikusle kopuruari dagokionez, 20.695 sarrera saldu ziren programatutako ekitaldietarako.

Kultura arloak apustu handia egiten du kalitatezko eta gaurkotasuneko proposamenak udalerrira hurbiltzeko, eta horren erakusgarri da Leioako proposamenak Bilboko agertoki nagusietan egun gutxiko aldearekin programatu direla edo programatuko direla.

Gainera, Kultur Leioan zerbait bereizgarria bada, haurrei bereziki zuzendutako eskaintza da, jada finkatuta dauden erreferenteekin, hala nola haurtxoentzako antzerki zikloa eta urtean zehar errepikatzen diren proposamen ezberdinak. Iaz, helduentzako 20 antzerki emanaldi eskaini ziren, eta familientzako edo haurrentzako 11 antzerki. Zinemarekin antzeko zerbait gertatzen da, haurrentzako eta komertzialentzako eskaintza ia oso antzekoa, 45 film luze komertzialekin eta 36 haurrekin.

Leioako Udaleko Kultura Sailak eskerrak eman nahi dizkie leioaztarrei, eta haien interesa piztuko duen itxaropena agertu du. Dagoeneko hitzordu garrantzitsu batzuk pasatu dira, baina oraindik aukera interesgarri asko ditugu Kultur Leioara joateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa