Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-01-28 Motor elektrikoak bobinatzeko eta transformadoreak muntatzeko lanbide-gaikuntza
cartel / kartela

Leioako Udalak motor elektrikoak eta transformadoreak konpontzen eta bobinatzen lan egiten duten sektore elektrikoko enpresetan lan egiteko eta profesionalki garatzeko programa atera berri du Leioan erroldatuta dauden langabeen lanbide-kualifikaziorako. Eskabideak ostirala baino lehen aurkeztu beharko dira.

Ekimen hau Meatzaldeko Behargintza, Mungialdeko Behargintza eta Uribe Kostako Behargintzarekin batera jarri da abian.

Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte izena emateko unean, urtarrilaren 31 baino lehen:

Eskabide-orria, beteta.
NAN/AIZren fotokopia.
CV eguneratua.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren DARDE


Eskabidea eta dokumentazio guztia online entregatuko dira, Behargintza Leioako webgunean. Era berean, aurrez aurre entregatu ahal izango da Leioako Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (udaletxea edo Gaztelubide), edo Behargintza Leioako bulegoetan (Mendibil kalea 3, 48940 Leioa).

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 2653 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa