Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-01-23 Agate Deuna lehiaketan izena emateko epea urtarrilaren 28ra arte izango da zabalik
santa Agueda / Agate deuna

Tradizioarekin jarraitzeko aurten ere Agate Deuna lehiaketa ospatuko da Leioako kaleetan zehar otsailaren 4an. Parte hartu nahi duten taldeek urtarrilaren 28ra arte izango dute epea izena emateko.

Bide desberdinak daude izena emateko:
- Izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 28an bukatutuko da eta ondorengo lekuetan egin behar da:
- Kultur Leioaren harreran, aurrez aurre.
Jose Ramon Aketxe Plaza, 11, astelehenetik ostiralera, 9:00-20:00 ordutegiaren barruan.
- Posta elektronikoaren bidez: infokultur@leioa.net
- Telefonoz, 946072570 zenbakira deituta.

Beti bezala, adinaren araberako talde bi egingo dira (16 urtetik gorakoak eta beherakoak) eta zonalde desberdinetan arituko dira, talde bakoitzak aukeratutakoak. Zonalde posibleak honakoak izango dira; Lamiako, Pinueta-Ibaiondo, erdigunea, San Bartolome-Basaez-Artatza-Artatzagana, eta Kandelazubieta-Udondo.

Abestiak euskaraz izango dira eta sailkatzerako orduan kontutan izango dira janzkera eta girotzea, honen arabera hiru sari banatuko dira maila bakoitzean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa