Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-01-16 Guztira 2.500 lagunek ezagutu zuten Artatza jauregia, antzeztutako bisitekin
visitas / visitas

Leioako Udaleko Kultura Sailak antolatutako antzerki-bisitek harrera ona izan dute ikusleen artean eta, ekimen honen bitartez, guztira 2.500 pertsonak bisitatu dute eraikin enblematiko hau.

Artatza jauregiak interes handia pizten du leioaztarren eta beste udalerri batzuetako pertsonen artean. Horregatik, antzerki-bisitez gozatzeko Udalak eskainitako plazak argitaratu eta ordu gutxira agortu ziren, aurreikuspen guztiak gaindituz. Guztira, 16 bisita jardunaldi izan dira, asteburuetan azaroaren 16tik urtarrilaren 10era. Azken 4 egunetan, gainera, bisitak Leioako ikastetxe publikoetako ikasleei begira egin ziren.

Kultura sailak oso balorazio positiboa egin du ekimen honen inguruan, eta publikoaren erantzunagatik esker ona agertu du. Eusko Jaurlaritzak Leioako Udalari jauregiaren erabilera laga zionetik, Udalak ahalegina egin du eraikina berreskuratzeko, udalerriko kultura-eskaintzaren zati gisa. Eta ildo horretan jarraituko du lanean, leioaztarrek Jauregiaz goza dezaten jarduera berriak eskainiz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa