Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-12-27 Leioako Udaltzaingoak emakume bat salatu du bi arau-hausterengatik, Artea merkataritza gunean bi katu abandonatzeagatik
gatos / katuak

Leioako Udaltzaingoak Artea merkataritza-guneko animalia-dendaren atean katu bi abandonatu zituen emakume bat identifikatzea lortu du. Honen ondorioz, eta salaketa jarri dio bi arau-hausterengatik.

Gertaera azaroaren 26an izan zen, goizeko 6: 00ak aldera. Pertsona batek bi katu utzi zituen Artea merkataritza guneko TiendAnimaleko atean. Ordu batzuk geroago, dendako langileak katuak aurkitu zituen atean, establezimendua irekitzear zegoela. Denda berean albaitari-azterketa bat egiten zieten, eta bertan egiaztatzen zen animaliak "abandonatuta, higienerik gabe eta etxeko animalia batean beharrezkoak diren oinarrizko zaintza barik" zeudetela. Berehala higienizatu ziren eta behar bezala tratatu medikazioarekin, osasun-arazoak arintzeko.

Dendako langileek Leioako Udaltzaingoari eman zioten kasuaren berri, eta agenteek ikerketa lanetan hasi ziren, animaliak abandonatzen zituen pertsona aurkitzeko. Segurtasun-kamerak egiaztatu ondoren, autoaren matrikula egiaztatu eta egilea aurkitu zuten.

Leioako Udaltzaingoa harremanetan jarri da dagoeneko persona honekin, M.J-A.J Errigoitiko bizilaguna. Gertakariak aitortu ondoren, jakinarazi zioten bi arau-hausterengatik salaketa zuela, bat animalia bakoitzeko; 300,52 €-tik 1502,53 €-ra bitarteko zehapenak dira.

Katuak, berriz, beste familia batzuek adoptatu dituzte dagoeneko, eta osasun egoera ezin hobean daude, animalien jarraipena egiten jarraitzen den arren.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa