Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-01-11 Artatzako Haurreskolarako plaza berria
haurreskola / haurreskola

Jakingo duzuenez, Artatza ikastetxe publikoko eraikinean (Artatza, 81) irekitzear dago haurreskola berria.

2009ko azaroaren 9 eta 20ren arteko epean izandako izen-ematearen ostean, eta abenduaren 18an argitaraturiko behin-betiko zerrendaren ostean, 1-2 urteko gelan plaza libre bat geratu da.

2008an jaiotako umeen familiei jakinarazten diegu izen-emateko epea zabalduko dugula berriro ere plaza bakar hori betetzeko, eta izen-ematea Kultur Leioako 4. solairuan egin ahal izango dela urtarrilaren 18tik eta 29ra bitartean, onartuko den umearentzat lehen haurreskola-eguna martxoaren 1a delarik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Errenta aitorpena
2. Familia-liburua
3. Errolda agiria
4. NAN
5. Enpresak emandako lan-egoeraren ziurtagiria (edo EINeko txartela)
6. Familia ugaria: agiri ofiziala (hala balegokio)
7. Minusbaliotasuna (hala balegokio)

Oharra: Derrigorrezkoa da bulegotik pasatzea eskaera orriaren bila

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa