Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-12-17 Gabonak guztiontzat
gabonak / gabonak

Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Arloak aisialdiko jarduera mordoa antolatzen ditu Gabonetarako. Jarduera hauek, batez ere, etxeko txikiei begira antolatzen dira, egun berezi hauetan goza dezaten, baina baita familientzat ere. Jarduera anitzak, interesgarriak eta dibertigarriak.

Kultur Leioak, bere egitarauaren barne eskaintza zabala egiten du Gabonetan ere:

1. Abenduaren 27tik 29ra bitartean, “Gabonetan Antzerkira”, Gabonetako Arte Eszenikoen XX. Jaialdia, ospatuko da Kultur Leioako Auditoriumean etxeko txikienei eta familiei disziplina anitzeko lan berrien hautaketa bat aurkezteko.

Horrela, abenduaren 27an, EnÁmbar Danza izango dugu ‘Mukuki’ lanarekin kolorez jantzitako dantza-ikuskizun bat da, batez ere kolore urdinez jantzia; urdinez, zerua bezala, itsasoa bezala, Frida-ren etxea bezala. Formek, koloreek, mugimenduak eta musikak unibertso hipnotiko eta oso “kuki” batera eramango gaituzte.

Hilaren 28an, Markeliñe-ren zirku ikuskizuna izango du “Julietas, Romeo circo”, Gorputz-antzerkia, fisikoa eta keinu antzerkia. Zirkuren hizkuntzarekin kontatutako klasiko bat. Komediatik dramara mugitzen den ibilbidea. Gaztarotik heldutasunerako bidaia. Guzti honen azpian, amodioaren hauskortasuna, pasioa, bizitza bera, trapezio batetik zintzilikaturik.

Hilaren 29an, Glu Glu producciones-ek “Pinotxo” ekarri du, Komedia musikala baliatuz taula gainean atzoko, gaurko eta biharko umeen abenturak ekarriko dituzte taula gainera. Oraindik ere egunerokotasuna mantentzen duen ipuina da Collodik XIX. mendean ikasitakoa, gaurko haurren irudi eta ikasgai.

2. Alde batetik, antzerkia nabarmendu nahi dugu. Abenduaren 20an, ostiralarekin (Auditorium, 20:30ean), SIMPLICISSIMUS umorezko kabareta da umorearen mugak azter¬tzen dituena. Haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei omenaldi bat da. SIMPLICISSIMUS kabaret musikala da, zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin. SIMPLICISSIMUS XXI. mendeko kabareta da, erroak sakonki erroturik dituelarik XX. mendeko Europako gerrarteko garaian.

3. Gainera, jadanik tradizionala den Gabonetako Kontzertuak Leioako Musika Bandaren eskutik (abenduaren 21ean, 19:00etan.

4. Olentzerori Gutunak batuko dira, urtero legez, Kultur Leioan. Gutunak batzekoa aukera egongo da eta, bete ostean, postontzira botatzeko, abenduaren 24ra arte. Eskutitza batzerakoan Leioako umeek oparitxo bat jaso dute Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskutik.

5. Gainera, abenduaren 19an eta 30ean, 18:00etan, familientzako ipuin kontaketak izango dira Kultur Leioan. Plaza kopurua mugatua da beraz aurretik izena ematea gomendatzen da.

Abenduaren 20an Leioako Merkatari Elkarteak jadanik tradizionala den gaztaina-janarekin kolaboratuko du 18:00etatik aurrera Bulebarrean, eta Olentzerorekin argazkia egiteko fotokroma egongo da. Merkatariek, Gabon Zaharretara begira ‘Kanpanada txikiak’ antolatu dituzte beste behin Errekalde plazan, goizeko 11:30etik 13:30etara. Ordu tarte hori txikinentzako festa erraldoia bihurtuko da; diskofesta eta hainbat tailer. Eta, garrantzitsuena, Kanpaiak 12:00etan.

Abenduaren 24an Olentzeroren etorrera Leioara ospatuko da eta udalerriko zenbait elkartek parte hartuko dute. Olentzero aurton Mari Domingirekin batera etorriko da Leioara. Elexaldeko errotatik abiatuko dira, Leioako erdigunea zeharkatuz Kultur Leioara, eta hemen umeei harrera egingo dizkie 18:30etik aurrera.

Olentzero Leioako auzo desberdinetatik ere pasatuko da, Lamiako, Txorierri, Pinueta eta San Bartolome auzoetatik, hain zuzen ere. Abestuz eta gozokiak banatuz, tradizioak dioen moduan.

Eta abenduaren 22an Altzaga ikastolako IGEk antolatuta Udalarekin batera “Olentzeroren herri kanta” antolatu da. Jarduera honen helburua Leioan antzinako ohitura bat berreskuratzea da, plazaz plaza kantatzen joatea, kaleetatik trikitrixa erritmoan, baserritarrez jantzita, Olentzeroren etorrera iragarriz. Ekintza ibiltaria da, 12:00etan hasiko dena Udondoko bulebarrean eta 14:30ean bueltan amaituko dena Ikeabarri plazan.

Olentzeroren bisita honen ostean, urtarrilaren 5ean, beste aukera bat izango dugu Errege Magoen gure opariak eskatzeko. Kultur Leioan izango dira 18:30etik aurrera, eta Lamiakoko Nagusien Etxean 18:00etan.


Adin guztietarako eskaintza zabala

1. Urtarrilaren 2tik 5era (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, 5eko arratsaldea izan ezik) Gabonetako Haur-parkea Kandelazubietara itzuliko da, 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzako ludotekarekin eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, tailerrak, jolasak eta askotariko jarduerak. Suhiltzaileek ohiko bisita egingo dute urtarrilaren 3an.

2. Aurton, lehenengoz, Ondiztorrek ekintza bereziak hartuko ditu 10 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak. Adin tarte honetan pentsatutako egitaraua prestatu izan du Kultura sailak udal eraikin honetan, haur-parkea eta Gaztegunearen artean dagoen publiko zehatz honetarako. Egitarau honen barne, adibidez, jolasak, tailerrak eta ikuskizun bereziak.

3. Gazteentzat, berriz, Aterpe Leioa Gazteguneak hainbat ikastaro desberdin antolatu ditu opor egunetarako: zirkoa, magia, k-pop eta escape room. Eta gainera beste ekintza desberdinak izango dira ere. Aterpe Leioa Gazteguneak betiko ordutegia mantenduko du, baina abenduak 24 eta 31, 10:00etatik 14:00etara irekita egongo da eta abenduak 25 eta urtarrilak 1 eta 6 itxita egongo da.


LejoanBusa zerbitzuan ordutegi aldaketak
Gabonetan ordutegi aldaketak emango dira LejoanBusa zerbitzuan. Izan ere, abenduaren 24an eta 31n 19:00etan izango da azken zerbitzua. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik izango. Eta urtarrilaren 6an igandeetako ordutegia mantenduko da.

Egutegiak
Leioako Merkatariek eta Leioako Udalak martxan jarritako kanpaina solidarioaren barne egutegiak argitaratu dira eta salgai daude kanpaina honetan parte hartu duten saltokietan, hiru euroren truke. Lortutakoa gogoratu behar da Caritas elkarteari bideratuta egongo dela.
Bestalde, Leioako Udaleko Berdintasun sailak, ohikoa den legez, bere egutegiak inprimatu ditu eta udal bulegoetan jarri ditu eskuragai.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa