Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-12-02 Artatza Jauregia bisitatzeko aukera berria
visitas / bisitak

Artatza Jauregian antolatu diren bisita antzeztuak ikusteko sarrera barik geratu bazara, hau da zure aukera. Ordu berriak ireki dira Gabon egunetarako; abenduaren 21-22, 28-29 eta urtarrilaren 4 eta 5ean 19:30ean talde berriak osatuko dira.
Deitu lehenbailehen Kultur Leioara (94. 607.25.70) eta egin zure erreserba.

Chavarri familiaren garaian antzeztutako eta testuinguruan kokatutako bisita hauekin, Leioako Udalak jauregiko ateak zabaltzen jarraitu nahi die leioaztarrei eta, aldi berean, eraikinaren historia eta jatorria gogoratu.

Gogoratu behar da ez dela ohiko bisita izango, bisitek ez dute gidarik izango, baizik eta jauregiko "biztanleek" beraiek kontatuko dizkigute Eskuinaldeko eraikin erakargarrienetako baten sekretuak eta xehetasunak.

Gutxi gorabehera ordubete iraungo duten doako bisitaldi hauetan, Jauregiko zenbait gela ezagutuko ditugu, garai batean ziren bezala: Hall, kapera, logela pribatuak, sukaldeak, jantokiak, egonlekua, haurren gunea, aretoak, kanpoko lorategiak eta pergolak.

Eusko Jaurlaritzak Udalari erabilera eman zionetik, hainbat kultura-jarduera egin dira eraikin horretan, eta antzerki-bisita horiek aukera berri eta originala osatzen dute, Udalak bizilagunei eskaintzen diena.

Open House 2019ko eraikinik bisitatuena
Artatza eraikina ezezagun handia da askorentzat, eta, horregatik, erakargarritasun handia du bitxientzat eta inguruko bizilagunentzat. Horregatik, Open Housen aurtengo edizioan Artatza jauregia, parte hartu zuen Leioako eraikin bakarra, izan zen bisita gehien jaso zituena. 3.500 lagunek baino gehiagok bisitatu ahal izan zuten jauregia iraileko azken asteburuan. Antolakuntzatik adierazi zuten bezala, gida kopurua indartu behar izan zuten, jende andanari arreta eman ahal izateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa