Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-11-29 Leioa, bizitzaren aldeko hirien sarean
amnistia internacional / amnistia internacional

2015eko abenduaren 7an Leioako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gure Udala heriotza zigorraren kontrako burrukan konprometitzen duen aldarrikapen instituzionala sinatu zuen, eta, horren ondorioz, Erromako Sant’ Egidio Komunitateak sortu eta sustatzen duen Bizitzaren Aldeko Hirien Sarean sartzea.

Konpromiso honen ondorio gisa ere datorren azaroaren 30ean, Heriotza Zigorraren Kontrako Mundu Egunean, ekimen honen sustatzailea ere baden Amnesty Internationalekiko elkarlanean, Sakoneta Kiroldegia giza eskubide honen urraketari buruzko lelo batez argiztatuko da.

18:00etatik 20:00etara egongo da kiroldegiaren sarrera argiztatuta. Horretaz gain ikastetxeetan heriotza zigorraren aurkako argumentuak dituzten idazlanen lehiaketa antolatu da. Eta astearen barruan Udal Liburutegiak heriotza zigorra gaia tratatzen duten liburuen erakusketa izango du, entsegu eta fikzio sekzioetan banatuta.

Horixe izango da 2019ko azaroaren 30ean Leioako Udalak egingo dituen ekarpenak gure eskaerak gogorarazteko eta berriro ere eskatzeko, hots, munduko exekuzio guztiak geldi daitezen, akusazioa edozein izanda ere abolizioa ezar dadin, abolizioa ezartzen duten tratatu guztiek onespen unibertsala izatea.

Pertsonen bizitza ezin ukatuzko giza eskubidea da, guztien artean funtsezkoena. Inork ez du hausteko eskubiderik, eta are gutxiago Justiziaren izenean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa