Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-11-29 On line ikastaroa 0-2 urte bitarteko haurren familientzat
Etxadi / Etxadi

Leioako Udaleko Hezkuntza sailak on line ikastaroa antolatu du urtarrilerako 0 eta 2 urte bitarteko haurren familientzat, eragiten dieten gaiekin lotutako edukiekin, hala nola, anai-arreben arteko harremana, ordezko zaintza, elikadura, gurasoen estresa, estimulazio motorra, hizkuntzalaritza, sozio-emozionala …

Une honetan 21 pertsona daude izena emanda, eta lehen saio presentziala abenduaren 11n izango dute, 18: 30ean, Kultur Leioako laugarren solairuan. Interesa duten pertsonak oraindik garaiz daude ikastaroan izena emateko. Horretarako, etxadi@etxadi.org helbidera idatzi eta "on line ikastaroa 0-2 urte - Leioa" jarri beharko dute, harremanetarako datuak utzita. Ikastaroa urtarrilean aktibatuko da.

Ikastaroa doakoa da, baina aurrez aurreko bi saioetara joateko eta edukiak garatzen dituzten on line prestakuntza saioak egiteko konpromiso orria sinatu beharko da. Konpromiso hori abenduaren 11ko lehen saio presentzialean sinatuko da. Hezkuntza Arloko bulegoetan (Kultur Leioako laugarren solairuan) entregatzen denetik aurrera, pertsona horrek inskripzioa berretsi duela ulertuko da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa