Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-11-29 Establezimenduak modernizatu eta berriztatzeko merkataritza eta ostalaritza laguntzeko diru-laguntza deialdi berria
comercio / merkataritza

Udalak sustatutako deialdi honen bitartez 2019. urtean merkataritza arloan egindako inbertsio hauek diruz laguntzen dira: enpresa modernizatu eta berriztatzekoak, merkaturatze teknikak hobetzekoak eta kostuak murriztekoak.

Onuradunak Leioan kokatutako enpresak dira, 5 langile baino gutxiago dituztenak eta bere jarduera urtebete baino lehenago hasitakoa. Jardueraren epigrafea oinarrietako I eranskinean egon behar du.

Itzuli beharrik gabeko laguntza hauek gehienez 600 eurokoak izango dira eta 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako inbertsioak diruz lagunduko dituzte.

Eskabideak aurkezteko epe-muga 2019ko abenduaren 30a izango da.

Esleipena norgehiagoka egingo da eta kontuan hartuko dira udalerrian antzinatasun handiago duten establezimenduak, kargupeko langilerik gabeko autonomoek sustatutakoak eta kontzeptu honengatik bestelako diru-laguntzarik jaso ezin dutenak.

Diruz lagun daitezkeen elementuek lotura zuzena izan behar dute jarduerarekin eta gailu eta programa informatikoak, saltokiko terminalak, kode irakurgailuak, etiketatzeko sistemak, altzariak eta merkataritzarako ekipamendua, makineria eta irudi korporatiboa aldatzea dakarren errotulazioa izan daitezke.

Eskabideak, dagokion dokumentazioarekin Behargintza Leioan (Mendibil 3) edo Herritarraren Arreta Zerbitzuetan (HAZ Udaletxea eta Gaztelubide)

Informazio gehiago:

Izapidea Leioa Hurbil

Erlazionatutako dokumentuak:

Oinarriak (pdf, 761 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa