Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-01-07 Prestakuntza eta enplegua diskriminazioaren kontra
empleo / enplegua

Leioa Eusko Jaurlaritzaren Betikolan programa garatzeko hautatua izan da, Autonomia Erkidegoko 30 udalekin batera. Proiektu esperimental eta berria da, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten 390 pertsonari prestakuntza eta enplegua emateko helburua duena.


Langabezian eta gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenen prestakuntza lan merkatura sartzeko tresnarik onena da programa hau, eta horixe da, hain zuzen ere, gizarte babeseko sistemarik onena. Betikolanen xedea 390 langabeturi adinekoen eta mendekoen zaintzaren arloan gaikuntza eta prestakuntza ematea da, etorkizunean lan-aukera handia izango duen esparrua baita. Bi giza talde horien zaintza gero eta garrantzi handiagoa duen lan-sektorea da.

Urte honetako hirugarren hiruhilekoari buruzko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuek adierazten dutenez, 120.200 langabetu daude Euskadin, hau da, aurreko hiruhilekoan baino 10.000 gehiago. Horrela, langabezia-tasa % 11,5era iritsi da jada, eta horrek argi uzten du benetako erronka enpleguan dagoela.

Esperientzian parte hartuko duten 30 udalak (Leioa barne) irizpide sozio-ekonomiko eta demografikoen arabera hautatu dira. Udaletako oinarrizko gizarte-zerbizuek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak lankidetzan jardun dute bost hilabete inguru iraungo duen prestakuntza ikastaroa jasoko duten 390 izangaiak hautatzeko. Ondoren, horietako 300ek sei hilabeteko kontratu bat lortuko dute. Gainerako 90ak erreserbako zerrenda batean geratuko dira, kontratatutakoen artean sortu litezkeen bajak betetzeko. Prozesu osoan zehar, gizarte- eta hezkuntza-laguntza emango dien pertsona bat izango dute alboan programako parte-hartzaileek.

Esperientzian ondoko 30 udalak ari dira parte hartzen: Gueñes, Laudio, Portugalete, Barakaldo, Santurtzi, Oarsoaldeko Mankomunitatea, Zalla, Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Basauri, Amurrio, Amorebieta-Etxano, Ermua, Sestao, Trapagaran, Eibar, Lasarte-Oria, Irun, Erandio, Getxo, Mungia, Donostia, Agurain, Arrigorriaga, Leioa, Lea-Artibaiko Mankomunitatea, Bermeo, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa, Galdakao eta Balmaseda.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa