Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-11-21 Leioak ostalaritza gehitzen du azaroaren 25eko ospakizunetan
25N / azaroak25

Aurten ere Leioa azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, ospatzeko prestatzen ari da. Kolore morea presente dago dagoeneko herriko hainbat tokitan, indarkeria matxistaren biktimei babesa emateak duen garrantzia gogorarazteko.

Aurten, Leioako Udalak, bere Berdintasun sailetik, udalerriko ostalaritza gehiago inplikatuko du egun honetako ospakizunetan. Horretarako, herriko ostalaritza negozioetan baso-azpikoak banatuko ditu, erasoren bat gertatuz gero erabili beharreko telefonoekin eta egun honetako leloekin. Gainera, establezimenduko toki ikusgarri batean horrelako egoeren aurrean "leku seguru" gisa egiaztatzen duen bereizgarri bat jartzeko eskatuko zaio lokal bakoitzari.

Herritarrek etxean ere jasoko dute materiala, 'Puntu lila' ko pegatinak eta, ospakizuna dela eta prestatutako egitaraua.

Azaroak 25
12:00etan, Bulebarrean. Udalak deitutako konzentrazioa (ikastetxeak, elkarteak, herritarrak...)
20:00etan Bulebarrean, herriko emakumeen elkarteek deitutako, Udala gehitu egiten da

Azaroak 26
18:00etan, Kultur Leioan.
“Aprende la Conciencia” pertsonek jasaten dituzten mikroerasoen benetako egoeretan oinarritutako saila da. Leonard Martin-ek eta Alicia North-ek ekoitzi dute.

Azaroak 28
18:00etan, Mendibile Jauregian
Miriam Herbón-ekin hitzaldi-tailerra “Indarkeria gorputzetan, neurrian, pisua eta forma dela eta”

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 4873 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa