Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-11-21 KAISHOP merkataritza txikia eta euskara batzen duen kanpainarekin bat egin du Leioako Udalak
Kaishop / Kaishop

Merkataritza txikia eta euskarazko kontsumoa bultzatzeko beharra ikusi du Alkarbidek, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak, eta merkatariekin egiten den ohiko lanketaz gain, bezeroak ere inplikatzeko KAISHOP kanpaina jarri du martxan hainbat udalerriekin batera, hauen artean Leioa.

Gaur egun, azalera handietako zentro eta frankiziek konpetentzia handiegia egiten diete herrietako merkatari txikiei. Salneurriez eta eskaintza handiez harago nahi du joan kanpaina honek, aspalditik gure merkatariek garatzen duten “herriak bizirik mantentzeko” saiakerari bultzada bat emanez, gure dendek ematen diguten hurbiltasun, konfiantza eta aholkularitza agerian uzteko.

Azalera handiko merkatariek erabiltzen duten Black Fridaya ate joka dugun honetan, udalek kontzientziak astindu nahi ditu. Horretarako, KAISHOPek euskarazko hainbat spot erabiltzen ditu, zeintzuetan benetako bezeroek, inolako gidoirik gabe, egungo puntako teknologiari aurre egiten dioten. Umorea bide, erosketa birtualak egiteko Alexa, Siri edo OK Google moduko tramankuluen hutsuneak agerian uzten dira.

Bideoaren grabaketan parte hartu duten bost bolondresen artean Gaizka Garitano Athletic-eko entrenatzailea ikus daiteke.

Spota aurrera eraman duten udalak ondorengoak dira: Leioa, Getxo, Mungia, Gernika, Erandio, Basauri, Ermua, eta Txorierri zein Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa