Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-11-14 Torresoloko etorkizuneko udal kiroldegia definitzeko galdetegiak egiten ari da Udala
polideportivo / kiroldegia

Azken egunotan Leioako Udala telefono bidezko kontsultak egiten ari zaie Leioako bizilagunei, baita kirol klubei ere, Torresoloko udal kiroldegi berriaren azterketari begira beharrak zehazteko. Gainera, aste honetan bertan, galdetegi horiek kalean bertan egingo dira, udalerriko kirol-instalazioen atarian, hain zuzen ere.

Iaz, Udala aurreko fase batekin hasi zen, eta herritarrekin eta kirol-elkarte eta -klubekin harremanetan jarri zen. Idatzizko galdetegiak egin ziren, telefono deien bidez, aurrez aurreko bilerez gain.

Bigarren fase honetan amaituko da Sakoneta ordezkatuko duen Torresoloko udal kiroldegi berriaren etorkizuneko proiektuan sartu aurreko azterlana. Proiektuaren lizitazioarekin ahalik eta azkarren hasteko aurretiazko eta beharrezko urratsa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa