Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-01-05 Errege Magoak gaur helduko dira Leioara
erregiek / erregiek

Ikazkin famatuaren bisitaren ostean, Errege Magoen bisita izango dute Leioako txikiek. Gabonak amaitu direlaren seinale da euren bisita baina urtean zehar espero izan duten unea behingoz heldu zaie etxeko txikienei.

Horregatik, Leioako Merkatarien Elkartearen laguntzarekin, Errege Magoak Kultur Leioan izango dira gaur arratsaldean 18.30etik aurrera herriko ume guztien eskakizunak jasotzeko eta argazki bat egiteko euren herrira bueltatu baino lehen.

Lamiakoko umeek, berriz, Errege Magoen kabalgata ikusteko aukera izango dute (Lamiakoko Jai Batzordearen laguntzarekin). Arratsaldeko 18.00etan irtengo dira Metro geltokitik eta Lamiakoko Antzokira helduko dira, bertan harrera egingo zaie 19.00ak inguru, auzoko umeekin egoteko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa