Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-11-12 Atlantia É Ria fusio musikala ekarriko digu “Musika con alma” zikloan
Atlantia É Ria  / Atlantia É Ria

Ostiralean, azaroak 15 (Auditorium, 21:00 h), “Musika con alma” zikloa izango da protagonista Kultur Leioan, Atlantia É Riaren eskutik. Musika uztartzen duen proiektu bat da, Ozeano Atlantikoak bustitzen dituen kulturetan inspiratua.

Bidaia artistikoa, berritzailea eta abangoardista da, erreferentziazko hiru musikarik egiten duten bidaia, ozeano horrek bustitzen dituen hiru kontinenteetako musika-, erritmo-, harmonia- eta melodia-tradizioetatik abiatuta. Kulturen eta bideen bidegurutze gisa agertzen du itsasoa. Bidegurutze bat, non erritmoek (tangoak, zortzikoak, buleriak, fandangoak, kundereak, tingak, jigak…), melodiek eta harmoniek bat egiten duten, elkarri lotzen diren eta birsortu egiten diren, ipuinen eta kondairen oinarri bihurtzeraino. Soinu, erritmo eta tinbre-estetika berri eta originala.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa