Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-11-05 Zirko garaikideko ikuskizuna izango da ostiralean, Kultur Leioan
Sinergias 3.0  / sinergias 3.0

Hurrengo ostiralean, azaroak 8 (Auditorium, 20:30 h), zirkoa izango da protagonista Kultur Leioan, Cía. Nueveuno konpainia madrildarraren eskutik. “Sinergia 3.0? zirko garaikideko ikuskizuna da. Malabarismoa, objektuen manipulazioa, bertikalak eta dantza bateratzen ditu, ikuskizun osoan plastikotasun geometriko eta sentsibilitate harmoniko handiz koreografiatuak.

Musika, eszenografia, argiztapena eta zirrara elkarri eskua emanda doaz aurrera ikuskizunean. Zuretik metalera, akustikotik elektronikora, naturaletik konplexura, banakotasunetik kohesiora… sinergiaren bila. Hori guztia, berariaz ikuskizunerako konposatutako soinu-banda batekin. Ez galdu!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa