Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-10-30 Bihar hasiko da martxan Txorierriko igogailua
igoigailua / igogailua

Bihar, urriaren 31n, Txorierri eta Lamiako auzoak lotzen duen igogailua martxan hasiko da.

Azpiegitura berri hau doakoa da, 47 metroko maila aldaketa gaindituko du, 113 metroko ibilbide horizontalarekin, 22,5ºko inklinazio angeluarekin, 25 pertsona eraman ahal izango ditu, ordu bakoitzean joan-etorriko 8 bidaia egingo ditu, hau da, ordu bakoitzean gehienez ere 400 pertsona eraman ahal izango ditu, eta ibilbidea 2 minutukoa izango da.

Sarbide berriak bi auzoetarako irisgarritasuna hobetuko du, igogailuarekin lotura ezarriko du, eta bidea erraztuko die bertan bizi diren 2.000 pertsonei. Auzoak irisgarriagoak eta bizitza kalitate handiagokoak egitea da hori.

Gainera, ekimen horren ondorioz ingurumenari eta gizarteari eskainitako hainbat abantaila sortzen dira, interesgarriak izango direnak Leioako herritarrentzat: lokomozio eta garraio pribatuko baliabideen erabilera murritzagoa eta mugikortasun urriko pertsonentzat ere abantailak eta erosotasuna.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa