2010-01-04
Enplegu kolokatasun eta langabetuentzako bederatzi prestakuntza ikastaro berri antolatu ditu Behargintzak
Izena emateko epea irekita dago jada, beraz, ikastaroak urtarrila honetan martxan jartzea espero dira.
Leioako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Behargintza herri garapen ekonomikorako zentruaren eskutik, hasi berri dugun urte honetan 200 prestakuntza plaza eskainiko ditu bederatzi kurtso ezberdinetan herriko langabetuen lan merkaturatzea errazteko.
Ikastaro berri hauen informazioa herriko etxeetara bidaliko da laster, eta informazioa gehiago Behargintza Leioan izango da (Mendibil,3). Izena emateko epea irekita dago jada, beraz, ikastaroak urtarrila honetan martxan jartzea espero dira.
Herriko sektore ahulenen lan merkaturatzea bultzatzeko zuzenduta daude ikastaro hauek, hau dela-eta, hauetariko hiru langabezian diren emakumeentzat zuzendu dira bereziki eta beste bi inongo prestakuntza profesionalik ez duten pertsonentzat.
Aurtengo eskaintzan ez da bakarrik kontutan izan eskatzaileen beharrizanak, baita ere lan postuan bertan praktikak egiteko aukera izatea. Horrela, enpresek pertsona hauen ahalmenak eta lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dute.
Ikastaro hauek gaur egun lan merkatuaren eskariari erantzuten diote, parte hartzaileen lan merkaturatzea errazagoa izan dadin. Beraz, diruz lagunduta izango diren ikastaro hauek hurrengokoak dira:
· Giza Baliabideen teknikoa Enpresa Txiki eta Ertainetan aditua.
· Zerbitzari laguntzailea
· Segurtasun jagolea.
· Merkatari administraria
· Etxez etxeko zerbitzuaren laguntzailea
Hauek Bizkaiako Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoaren sailak lagunduta daude. Hurrengokoak, berriz, Leioako Udalaren Prestakuntza, Enplegua eta Sustapen Ekonomiakoaren sailak laguntzen ditu:
· Informatika hastapena eta On Line erabiltzailea (ikastaro bi)
· Bertaratzeko Informatika alfabetizazioa.
· C klaseko ibilgailuentzako gidatzeko baimena.
Erlazionatutako dokumentuak:
Koadroa (msword, 33 kb)
Partekatu:
Itzuli