Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-10-22 Enpresa Txiki eta Ertainei zuzendutako Hazinnova proiektua aurkeztuko da ostegunean
hazinnova / hazinnova

Enpresa Txiki eta Ertainei zuzenduta Hazinnova proiektua aurkeztuko da ostegunean EGAZ Txorierri Sondikako egoitzan. SPRI Taldeak eta Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziak abiatutako zerbitzu horren jomuga da ETEei lana antolatzeko modu berriztatzaileak eta produktu zein zerbitzuak merkaturatzeko molde berriak baliatzeko aukera ematea; horretarako, ekimen horretan esku hartzen duen enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako proiektuak onduko dira.

Sondikan izango den aurkezpen-jardunaldia EGAZ Txorierri, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak antolatu du eta eginkizun horretan lankide izan ditu Behargintza Leioa (enplegu eta tokiko garapenerako Leioako Udal Zentroa), Mungialdeko Behargintza (Mungiako Udalaren menpeko enplegua eta ekonomia sustatzeko agentzia, mungiarrei eta inguruko ekonomia eragileei zerbitzua eskaintzen diena) eta Uribe Kostako Behargintza (Uribe Kostako eskualdea osatzen duten udalerrien Enplegua Laguntzeko eta Sustapen Ekonomikorako Udal Zentroa). Erakunde horiek Hazinnova agenteak dira, hau da, Hazinnova zerbitzua euren inguruneko enpresei ezagutzera emateaz arduratu eta bitartekari aritzen diren organizazioak. Jardunaldia zabalik dago, dagokion Hazinnova agentearen bidez izena emanda, Txorierriko, Mungialdeko eta Uribe Kostako herrietan kokatutako ETE orori. Herri horiek dira Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio, Mungia, Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz eta baita Leioa ere.

Jardunaldiaren egitaraua. Goizeko 9:00ean abiatuko da, EGAZ Txorierriko enpresa teknikari Ana Sonia Elorriagaren ongietorriarekin. Ondoren SPRI Taldeko Berrikuntza Saileko zuzendari Josu Ocarizek, Hazinnova zer den eta ETE bati zein onura eskaintzen dizkion azalduko du. Horren ostean, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken zuzendari Alaitz Landaluzek zerbitzuaren testuingurua zein den agertu eta Euskadin berrikuntzak bizi duen egoeraren diagnostikoa egingo du. Hazinnovaren nondik norakoa azaldu eta gero, bi enpresek berrikuntza ez teknologikoaren arloko jardunbide egokiak aurkeztuko dituzte: batetik, Guillermo Bucesek, Grupo Biolid taldeko zuzendari nagusiak etiketen fabrikazioan bereiztutako Zamudioko enpresa horren esperientzia agertuko du; eta, bestetik, Plentzaiko Badian dagoen Crusoe Treasure, arrezife artifiziala eratuta, ur azpian kokatutako munduko lehenbiziko upategiaren sortzaile eta zuzendaria den Borja Sarachok euren jarduna azalduko du. Ekitaldia amaitzeko, galderen txanda irekiko da, bertaratutako enpresen ordezkariek zerbitzuaren inguruko edozein zalantza argitzeko aukera izan dezaten.

Hazinnova zerbitzua berrikuntzara gerturatzeko estreinako saiakera egiteko prest dauden 6 eta 99 langile bitarteko enpresei eta bereziki enpresa txikienei zuzentzan zaie; horren bidez aholkularitza zerbitzua jartzen zaie eskura, enpresa bakoitzaren egoera banan-banan aztertu, lana antolatzeko edo produktu nahiz zerbitzuak merkaturatzeko bide berriak ezartzeko estrategia-ildoak finkatu eta horretarako beharrezkoa den izapide administratibo oro burutuko da, dohainik. Euren lan egiteko moldeak eraldatu eta produktibitatea areagotzen lagunduko die Hazinnovak enpresei. Proiektu bakoitzaren emaitzak 3 hilabeteren buruan ikusi ahalko dira. Hazinnova 2,5 milioi euroz dago hornituta eta SPRI Taldeak eta Innobasquek aurreikusten dute berrikuntza ez teknologikoa 2.400 ETEri helaraziko dietela horren bidez.

Hazinnova jardunaldiak, eskualdez eskualde osatzen duten aurkezpen-ekitaldiak joan zen irailaren 19an Durangon abiatu eta ondoren Tolosan, Irunen, Azpeitian, Eibarren eta Barakaldon izan dira; bere ibilbideari jarraituz, ostegunean Sondikan egingo den aurkezpenaren ondoren, 29an Bilbon izango dira, urriaren 30ean Gasteizen eta, amaitzeko, azaroaren 14an Guardian (Araba). Guztira 10 jardunaldi izango dira modu zehatzean eta ahalik eta euskal ETEen kopuru zabalenari Hazinnova helarazi eta zer den azaltzeko.

Informazio gehiago:

Izena emateko

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa