Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-10-18 Gynkana egingo dute asteon ‘Barikuetan jai’ programan
barikuetan / barikuetan

Gaur, urriaren 18an, ‘Barikuetan jai’ programaren saio berri bat izango da Kultur Leioako 5. Solairuan arratsaldeko 17:30ean. Aste honetan gynkana egingo dute gure txikiek.

Pasa-hitza, galderak, soinuen artea, jolas koperatiboak, irudimen artea…..jolasteko prest? Taldeka froga desberdinen bidez barre egiteko, lagunak hobeto ezagutzeko, besteak laguntzeko, elkarrekin ondo pasatzeko eta barruan duzun artista hori askatzeko aukera izango duzue.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako 'Barikuetan jai' programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa