Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Azaroaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-10-10 Leioako Udalak Dominikar Errepublikan martxan duen lankidetza programa ezagutzeko aukera
cooperacion / lankidetza

2000. urteaz geroztik, Dominikar Errepublikarekin dihardu elkarlanean Leioako Udalak, Casa Abierta tokiko erakundearen bidez. Horretarako, Edex euskal erakundearen babesa du, eta lankidetza hitzarmen bana sinatu du erakunde horrekin azken urteotan.

Lankidetza honi esker, bertan martxan diren proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu urriaren 24an, 18:30ean, Kultur Leioan.

Dominikar Errepublikan egindako lankidetzaren ardatza gizarte kolektiboei laguntzea da, eskubideen eta generoaren ikuspegitik bizimodu osasungarriak sustatuz, herritargoa eraikitzeko.

Horri esker baliatu dira urte hauetan guztietan Leioako komunitatearen elkartasunaz:

- 52.148 neska-mutil
- 12.846 nerabe eta gazte
- 2.535 irakasle
- 5.289 guraso
- 1.193 familia bitartekari
- 497 gazte animatzaile
- 311 erakunde komunitario

Lan horren guztiaren ardatza helburu hauek lortzeko prozesuak sustatzea izan da:

1. Herritarren parte-hartzea bideratzen duten tresnak sustatzea, haurtzaroaren eta nerabezaroaren aldeko ekintza kolektibo batetik abiatuta.
2. Herritar kontzienteak sustatzea, eskubideez baliatuta, parte-hartze aktiboaren, ikaskuntzaren eta ekintzaren bidez.
3. Eraldaketa ekarriko duen laguntza ematea hezkuntzaren eta sormenaren alorrean.
4. Eskubideen, erantzukizunen eta betebeharren titular bakoitzaren erantzukizunak identifikatzea.
5. Talde lanean sakontzea, jarrerak eta trebetasunak garatzeko tresna gisa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa