Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-10-02 Gaixotasun arraroak dituztenen aldeko III. Lasterketa solidarioa Leioatik pasako da
Muévete por los que no pueden / Muévete por los que no pueden

‘Muévete por los que no pueden’ lelopean martxan da gaixotasun arraroak dituztenen aldeko lasterketaren hirugarren edizioa. Oraingoan, Leioatik ere igaroko da, astelehenean, urriaren 7an. Egitasmo honen bultzatzailea eta protagonista Marcos Bajo da, bera izango da Leioara korrika helduko dena eta, Iban Rodriguez Etxebarria alkateak harrera egingo dio udaletxe ondoan.
Honekin batera Alkateak eskutitza sinatuko dau gaixotasun arraroak dituzten pertsonek ere bizi ohitura osasungarriak hartu ditzaten eta gaixotasun hauen ikerkuntza bultzatzeko.

Marcos Bajo amateur kirolaria da retinosis pis¡gmentaria duena, gaixotasun honek ikusmena murrizten dio, aurreko ikusmena bost gradutara murriztuz. 18 urterekin hasi zen ONCEko taldeekin mendi martxetan gidari bezala lanetan. Ikusmen murriztua duten kirolarien artean goi mailetan egon da Estatu mailan, mundo mailako frogak ere irabazi izan ditu.

Martxa honek 2018 eta 2019.urteetan ikerkuntzarako laguntzak jaso zituzten 5 zentroak lotu nahi ditu; Vigo, Bilbo, Madril eta Bartzelona, eta bidean ahalik eta udalerri gehienak bisitatzea, guztira 1.800 kilometro inguru eginez.

Honekin lortu nahi dena informazioaren hedapena ahalik eta zabalena izatea da. Gaixotasun arraroentzako ikerkuntzarako dirua lortzea eta informazioa zabaltzea.

Martxa honen inguruko informazioa guztia hemen:

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa