Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-10-01 Doako autobus zerbitzua “Bost kontinenteetako landareen V. Azoka” bisitatzeko
azoka / azoka

Aste-bukaera honetan, urriaren 5 eta 6an, UPV/EHUren Arboretum-ean “Bost kontinenteetako Landareen AzokarenIV edizioa” ospatuko dela-eta, Leioako Udalak herritarrentzat autobusen zerbitzu berezia jarriko du, doakoa, herriko metro-geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaian duen kanpusa lotzeko. Ordutegia goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00ak artekoa izango da. Zerbitzuaren hasiera-bukaerak aipatutako tokiak izango dira eta bere ibilbidea: Metro-geltokia – Luis Bilbao Libano – Iparragirre Etorbidea – Elexalde – Sarriena – UPV/EHU.

Bost kontinenteetako Landareen Azoka Bizkaiko Foru Aldundiaren Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, Leioako eta Erandioko Udalen laguntzarekin. BBKren Gizarte-ekintzaren babesa ere izan du. Ospakizun horrek 2015ean izan zuen abiapuntua, landare-ekoizleen bilgune izateko asmoarekin eta planetan barrena diren landare-barietateak ezagutzera emaeko. Orain arte gauzatutako hiru edizioetan arrakasta handia eduki du bertaratu diren bisitarien kopurua dela-eta. Merkataritza-harremanak hobetzeko erakusleiho izatea nahi da eta, aldi berean, landaregintzaren teknikak eta ezagutzak trukatzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa