Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-10-01 Feminismo baserritar eta herrikoia, finantza etikoak eta ekonomia feminista
feminismo / feminismoa

Erdialdeko Amerikako eta Euskal Herriko emakumeek feminismo baserritar eta herrikoia, finantza etikoak eta ekonomia feministari buruz solasteko mahai-ingurua antolatu da urriaren 7an, ANDRAK elkarteak duen lokalean.

Errealitate eta testuinguru anitzetako emakumeak eseriko dira mahaiaren inguruan gaur egungo sistema kapitalista patriarkalaren aurrean bultzatzen dituzten alternatiben berri emateko, baita euren bizitza, familia eta gizarteetan sistema horrek duen eragina hausnartzeko ere. Nikaragua eta El Salvadorreko elkarte eta kooperatibetako kideak izango ditugu gurekin feminismo baserritar eta herrikoiaz mintzatzeko. Identitate baserritar eta herrikoiaren ikuspegi feminista lantzeko mugimendua da hori. Euskal Herritik, finantza etiko eta alternatiboen inguruko esperientziak elkarbanatuko ditugu, ekonomia feministatik bertako eta nazioarteko alternatibak eraikitzeko beharra azpimarratuz.

Gaiak lantzeko Mugarik Gabeko Ekonomialariak GKEko eta Finantzaz Haratago sareko kide den Irati Cifuentes Axpe izango dugu gurekin. Ezabaida-mahaian, ondorengo adituak izango ditugu:

- Josefina Roco Sanfilippo
Mundubateko Ekonomia Feminista alorreko kidea.
- Amaia Carpio Muñoyerro
Etxaldeko kidea.
- Marlen Haydee Sánchez Calero
Nikaraguako Landa-eremuko Langileen Elkarteko kidea (Asociación Trabajadores del Campo - ATC), Nikaragua.
- Lola del Carmen Esquivel González
Gloria Quintanilla Kooberatibako kidea, Nikaragua.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa