Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-09-16 UK Gaztea: Lanekoak ez diren praktikak egiteko beka programa
UKGaztea / UKGaztea

“Gaztedi Uribe Kosta” lankidetza hitzarmena sinatu duten udalerrietan (Leioa, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz) erroldatutako 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduriko Lanekoak ez diren praktikak egiteko beka programa martxan dago.

Praktiken ezaugarriak hauek dira: praktikaldiaren iraupena: 5 hilabete; lanaldia: 30 ordu astean; bekaren zenbateko 770 €/hilerokoa izango da.

Beken onuradunak izateko bete beharreko baldintzak:

- 18-25 urte izatea praktikaldia hastea. Edo, 26-29 urte izatea praktikaldia hastea, betiere Gazteen Berme Sisteman altan emanda egotea.
- Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera “Gaztedi Uribe Kosta” hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea (Barrika, Berango, GorlizLeioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz).
- Lanbide-heziketako titulua izatea (erdi-mailako edo goi-mailako), edo goi mailako titulazioa ikaskuntza artistikoetan edo kirol arlokoetan izatea, edo unibertsitateko titulua edo profesionaltasun ziurtagiria edukitzea.
- Gazteen Berme Sisteman izena emanda egotea, hala badagokio.
- Prestakuntzarekin lotura zuzena duten hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik ez edukitzea.
- Enplegu gabe egotea eta Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea.
- Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea.

Eskerak eskatutako dokumentazioarekin batera, nagusiki Behargintza Leioaren webgunearen bitartez bideratuko dira www.behargintzaleioa.net

Halaber, eskabideak aurrez aurre aurkeztu daitezke Leioako udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Udaletxea edo Gaztelubide), edo Behargintza Leioan (Mendibil kalea 3, 48940 Leioa)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa