Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-12-29 Heziketa-Baliabideen Gida kaleratu du Leioak
gida / gida

Leioako Udalaren Hezkuntza sailak Heziketa Baliabide guztiak biltzen dituen Gida kaleratu izan du, argitalpen erabilgarri honetan herriko eskaintza osoa biltzen da, hauen artean programak eta bestelako alternatiba guztiak. Tresna hau ikasleen gurasoei, hezitzaileei, emakumeei, etorkinei, gazteei, langabetuei, jubilatuei eta herritar orori zuzenduta dago.

Leioako Heziketa-Baliabideen Gidak Leioako Udalak hezkuntzaren inguruan herritarrei eskaintzen dizkien programak, jarduerak eta ekipamenduak aurkezten ditu labur eta zehatz; Hezkuntza zentsurik zabalenean. Hezkuntza eskolatzeurteak baino harantzago doa, gizarteratzea erraztera eta bizikalitatearen maila jasotzera daraman herritarren bizitzako prozesu etengabea baita, behar baitu izan, behintzat, eta horretan ahalegintzen gara.

Programa, jarduera eta ekipamenduen erabiltzaileen arabera hain zuzen ere banatzen da Gida ataletan. Hauetako batzuk leioztarrentzakoak dira, edozelan ere baldintza hori dagoenean fitxan bertan zehazten da; beste batzuek, ordea, izaera zabala dute, hau da, mundu guztiarentzat dira.

Bi funtzio betetzen ditu, bata herritarrei begira, bestea, udal arlo político-administratiboari begira:
- Udalerriko hezkuntza eskaintza bildu, ordenatu eta Leioako herritarrei modu erakargarri batean aurkeztu.
- Udal sailen arteko koordinazioa optimizatu, baliabide, egitarau, jarduera eta ekipamenduak ekonomizatu eta errentagarriago bihurtzeko.

Nahi duenak ale bat hartu ahal izango du ikastetxeetan, ikastetxeotako gurasoen elkarteetan, Leioako elkarteen bidez, Udalaren eraikin nagusian, Kultur Leioan: Harrera-leku, Aterpe, Liburutegi edo Euskara Zerbitzuan. Gidaren ale bat baino gehiago hartzeko interesik duen ikastetxeak, elkarteak edo beste edozein kolektibok honako telefono honen bitartez lortu ditzake: 94.607.2576

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa