Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-09-09 Lamiakoko Helduen Hezkuntzako Ikastetxea: hor gaude
/

Udaleko Hezkuntza-sailak Leioako herritarrei jakinarazten die Lamiakoko Helduen Hezkuntzako Ikastetxearen helduentzako hezkuntza-eskaintza.
Lamiako HHIren eskaintza nagusia irakurtzen eta idazten ikasteko, irakurketa eta idazketa hobetzeko eta Bigarren Hezkuntzako titulua ateratzeko ikastaroetan datza eta goizeko zein arratsaldeko txandak ditu.
Lamiakoko zentroan bi talde daude graduatua prestatzeko. Lehenengo maila goizez ematen da eta bigarrena arratsaldez. Deitu eta informazioa eskatu; gure ordutegiak komeni ez bazaizkizu, harremanetan jarriko zaitugu gure inguruko zentroekin: Erandio, Getxo eta Sopela.
Horrez gain, irakaskuntza ez-arautuko eskaintza daukagu, besteak beste, hizkuntzak, tresna informatikoen eta teknologia berrien erabilera eta tertuliak eskaintzen ditugu. HHI bakoitzak ikasgai desberdinak eskaintzen ditu matrikulatutako ikasleen kopuruaren arabera; Lamiakoren kasuan, ikasgai horietako bat emateko gaikuntza dugu eta, eskaria egotekotan, baimena eskatuko da euskara emateko talde bat ere sortzeko.
Gaztelania ikasi nahi duten ikasleek ere ikas dezakete Lamiako HHIn; gainera, nazionalitate-azterketa prestatzen dugu eta aurreikusi dugu berriki udalerrian eskolatu diren haurren familiak babestea ikaskuntza-prozesuan.
Matrikulatzeko epea irailaren 2tik 15era arte izango da, zehazki, Lamiakoko Langileria kaleko 120an (3. solairua), hau da, metroko geltokiaren parean.
Harremanetarako datuak:
• epalamiako@cepaleioahhi.eus
• 944646335



Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa