Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-12-28 Txikienentzako antzerki zikloaren antzezlana berria gaur Arratsaldeko 18.00etan, 4 euroren truke, Kulturreko Auditoriumean
artea / artea

Umeei zuzendutako Gabonetako antzerkiaren saio berri bat izango da gaur bertan. Asteburuan hasi zen antzerki ziklo honek La Maquiné taldeko ‘Artea’ antzezlana dakarkigu gaurkoan.

Hazi batek, txikia izanik ere, istorio harrigarria gorde dezake bere baitan. Hazi bakoitzak badaki zuhaitz bihurtzen, lur emankorrean landatuta, elikatzen duen ura zurgatuta, adarrak zabalduta.
Hazi bakoitzak badaki zuhaitz izatera nola iritsi, baina zer gertatuko litzateke jakingo ez balu? Elementuak urteko lau urtaroetatik sortzen dira, eta fenomenoak bata bestearen atzetik helduko dira. Musikak eragindako makina burutsua bailitzan sortuko da natura. Musika naturaren beraren, haizearen, euriaren, elurraren… hitza da, basoaren eta bertan bizi direnen taupadak.

Arratsaldeko 18.00etan, 4 euroren truke, Kulturreko Auditoriumean herriko txikienek istorio polit batekin gozatzeko aukera izango dute gaur.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa