Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-07-19 Gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak Elexalde kalean kablea lapurtzea leporatuta
/

Leioako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo, 25 urtekoa eta Getxoko bizilaguna, Elexalde kalean argiztapen publikoko kablea lapurtzea leporatuta.
Beste behin, herritarren laguntza ezinbesteko izan da atxiloketa hau egiteko. Goizaldeko 2:00etan deitu zuen herritar batek deitu zuen Udaltzaingora Elexalde kalean ikusi zuelako gizon bat jarrera susmagarrian.
Minutu gutxitan agenteak bertaratu ziren eta, argi barik zegoen zonaldean gizon bat aurkitu zuten, berak azaldu bezala “haize freskoa hartzen” zegoena.
Zonaldea miatu ostean hainbat tresna aurkitu zituzten agenteek eta, sasi artean ezkutatuta línea elektrikotik ebakitako 30 metrotako kablea. Arrazoi honengatik, gizon hau udaltzaingoaren bulegora eraman zuten agenteek beharrezko identifikazioa egiteko eta, ondoren, epailearen aurrean jartzeko kablea lapurtu izatea leporatuta.
Guztira, lapurreta honek eragindako kalte ekonomikoak 1.500 euro ingurukoak dira, honetaz gain kalea argi barik uzteak eragindako eragozpenak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa