Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-07-19 JAKINARAZPENA
/

"Sabino Arana etorbidea berriro urbanizatzeko Proiektua"n aurreikusitako lanen ondorioz, gaurtik uztailaren 24ra arte (asteazkena) asfaltatuko dira Independentzia, Sakoneta eta Aldapa kaleak, baita San Jose auzoko albo bat ere. Beraz, lanek irauten duten bitartean, aldizkako trafiko mozketak emango dira eta ezin izango da kale horietan aparkatu.

Behin lanak bukatuta hau egingo da: batetik, gaur egun ezarrita dauden edukiontzien multzoak berrantolatu, etxeetako fatxadetatik aldentzeko asmoz; bestetik, aparkatzeko gune berriak zabalduko dira (zama lanak, ohiko ibilgailuak eta moldatutako ibilgailuentzat); eta, bukatzeko, jarraian aipatzen diren zirkulazio aldaketak ere egingo dira:

- Aldapa kaleko norabidea aldatuko da, helburu honekin: aparkatzeko egiten diren mugimenduen segurtasuna eta beharrezkoa den ikuspena areagotzeko.
- Sakoneta kalea, Independentzia kalea eta Udondo bulebarraren artean, bi norabideentzako zabalduko da.

Eskerrik asko zuen jasankortasunagatik eta parkatu eragozpenak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa